Transfeminismoa Euskal Herrian” mahai-ingurua: Ana Txurruka (Medeak), Dunia Taher eta Leire Gomez (Lesbianisten Sarea)

Estatu espainiarrean, 2000. urteko Kordobako jardunaldietan agertu zen lehenengo aldiz Transfeminismo hitza. Honen ondorioz aliantza berriak sortu ziren, horren adierazle argiena “Stop Trans Patologizazioa 2012” kanpaina izan zelarik 2006an. Transfeminismoaren egonkortzea 2009an eman zen Granadako jardunaldien ondoren.

Euskal Herrian talde ugari sortu dira Transfeminismoaren inguruan: PAF!, Lumatza Nafarroa, Garaipen, Pikarrai, Emeak, Lesbianisten Sarea edota Medeak. Hala ere, hainbat taldeek jorratzen dute gai hau nahiz eta bere burua transfeminista gisa izendatzen ez duten.

Transfeminismoa mugimendu feministaren baitan sortutako kontzeptua izan zen, 2008tik aurrera indarra hartu zuena. Feminismoaren subjektu politiko bakarraren eztabaida gainditzen duen korronte ideologikoa eta politikoa da. Identitate anitzak aldarrikatzen ditu, feminismoaren baitan suertatzen ziren eskakizunei aurre egiten dien feminismoa da, hots, emakume unibertsalaren aldarrikapenarekin apurtu egiten duena, alde batetik, eta bestetik Sistema Heteropatriarkalaren oinarri itogarri eta binarismoen estutasunaren aurrean malgutasuna, eta aukera anitzak eskeintzen dituena.

Hainbat gaietan eman diren diskurtsoetan sakondu nahi izan da transfeminismoarekin. Trans borrokaren gaia erdiguneko gai bat izan da eta da, transfeminismoak beste gorputz eta subjetu batzuk barneratzeko beharra dauka eta. Zentzu honetan, ez da emakume kontzeptua borratu nahi izan, baizik eta emakume eta gizonen kontzeptu hertsiak zabaldu nahi izan dira eta batez ere beste nortasun batzuk barneratzen dituen kontzeptu eta subjetuak erabili (trans, trabesti, queer, bollera, marika, etab).

Transfeminismoarekin, feminismo hegemonikoaren ahotsaz gain beste feminismo korronte bat plazaratu nahi izan da, erradikala, trasnbertsala, irikia, transgresorea, transgeneroa, etab. anitza izan nahi duen feminismoa. Jendarte normalizatzaile honek kanpoan uzten dituen gorputz eta subjetu guztien bilkura izan nahi du transfeminismoa.

Feminismoan baitan salto egiteko beharra militantziatik abitzen dela diote, emakume mota bakarra defendatzeak sistema heteropatriarkalari aurre egiteko nahikoa ez delako. Sistema honekin bukatzeko errealitate ezberdinak azalaratzea ezinbestekoa da eta metodologia berriak sortzea.

Izendapen eta kategoriei dagokienez, hauek ezin dira hertsiak izan eta normalitatetik kanpo dauden kategoriak azaleratzeko giltzak izan behar dute. Identitate haina etiketa sortzean jendartearen kolore ezberdinak isladatzen dira, norbanakoen aukerak biderkatzen dituelako eta ikusmira zabaltzen duelako.

Transfeminismoaren bitartez Euskal Herrian ditugun hainbat erronkari aurre egiteko bidea aurkitzen dugu. Lesbianismoaren inguruan, Euskal Herrian “armarizatuak” gaudela diote ponenteek, jendarteak eta feministok lesbofobia barneratua dugularik.

Euskal Herri transfeminista bat eratzeko, historikoki baztertuta egon diren gaiak erdigunean jarri behar dira, ez soilik politikoki zuzena den “emakume eta gizonen arteko berdintasuna”. Berdintasun erradikal bat lortu behar dugu, non aniztasuna oinarria den, non  bazterrak sortzen ez dituen diskurtsoak eta praktikak eraikitzen diren, non subjektu subalterno eta bazterretan historikoki egon diren subjektuen partehartzea sustatzen den, aniztasun erreal bat lortuz.

Errotuta ditugun hainbat gaien eta kontzeptuak zalantzan jartzeko prozesua ere egin behar dugu, bakea eta indarkeria adibidez, sexua bera ere, askatasun sexuala, emakume eta gizon kontzeptuak, homosexualitatea eta heterosexualitatea, euskaldun kontzeptua bera, etab.

Euskal Herria transfeminista izateko, horrelako etiketak barneratu beharko lituzke: feminista, euskalduna, ekologista, antikapitalista, xenofoba ez dena, independentista, milaka ista eramango lituzkeena. Baina teoria edo forma guztien gainetik, edozein motatako bidegabekeriaz ohartzeko kapaza izango litzatekeena… Azkenean garrantzia duena ez da teoria hutsa baizik eta honen atzean dagoena, bazterkeria, bidegabekeria, zapalkuntza, txikizioa, boterea, manipulazioa, etb.

“Identitate eta sexualitate ez normatiboak” tailer praktikoa: Lucas Platero.

Tailer praktikoan taldeka bi dinamika egin ziren. Lehenengo dinamikan, taldeka honako hitzak definitu ziren: Butch, Femme, Transgenero, Trantsizioa, Binarismoa, CIS, Generoa, Maskulinitatea, Feminitatea, Desioak eta Orientazioak, besteak beste. Dinamika honen helburua, bertan zeuden pertsona guztiak egunean zehar erabilitako glosarioa barneratzea zen.

Bigarren dinamikan roll playing-a k egin ziren pertsona transgeneroek topatzen dituzten egoeren inguruan. Dinamika honen bitartez, identitate eta sexualitate ez normatiboak dituzten pertsonek jasandako arazoez jabetu eta geure jarrerak analizatzea lortu nahi zen.


“Identitate trantsizioen bizipenak” mahai-ingurua: Teo Pardo, Zuriñe Baztan eta Laia Martinez.

Mahai honetan hainbat kontu aipatu ziren ikuspuntu ezberdinetatik abiatuta, lehenengo pertsonan eta guraso bezala.

Lehenengo blokean, esperientzia pertsonalen inguruan aritu ziren hizlariak. Gai honen inguruan hainbat galderei erantzun zieten Teok eta Zuriñek: nola definitzen diren, nola konturatu ziren, nolakoa izan zen beraien haurtzaroa, nola sentitzen ziren eta nola identifikatzen ziren. Laiak guraso bezala honako galderei erantzun zien: nola definitzen den bere semea, zer suposatu du horrek beretzat, nola konturatu zen eta nola sentitu zen.

Bigarren blokean gurptzen inguruan hitz egin zuten, beraien gorputzarekin harremana eta hau nola joan den aldatzen.

Hirugarren zatian transa izatea zein esanahi duen definitu zuten, zer da biologikoa eta zer eraikuntza soziala, emakume eta gizon izatea zer suposatzen duen, transa izatea erabakia den edo bizitzaren irakapen bat.

Azkenik pertsona transexual eta transgeneroek topatzen dituzten zailtasun eta oztopen inguruan hitz egin zuten eta transexualitatearen inguruan dauden mitoez. Baita ere, hormonen, ebakuntzen, prozesuen eta “bizitza errealeko test-aren” inguruko eztabaida ireki zen.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s